Jaiotzak %0,8 gehitu dira Euskadin 2014ko bigarren hiruhilekoan

Jjaioberri bat
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 28 noviembre 2014 12:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.885 haur jaio ziren 2014. urteko bigarren hiruhilekoan, hau da, joan den urteko aldi berean baino %0,8 gehiago. Lurraldeka, Araban 823 haur jaio ziren (%3,4 gehiago), Bizkaian 2.527 (%3,4 gehiago) eta Gipuzkoan 1.535 (%4,5 gutxiago), Eustaten datuen arabera.

   Apirilean, maiatzean eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak guztien %38,5 izan ziren, 2013ko aldi berean %37,2 izan ziren bitartean. Bizkai (%39,2) izan zen EAEko balioaren gaineko lurralde bakarra; Araban eta Gipuzkoan ehunekoak txikiagoak izan ziren: %37,5 eta %37,8, hurrenez hurren.

   Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2014ko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago -2.508- maiorazkoak izan ziren, 1.922 (%39,3) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren, eta hirugarren eta ondorengoak %9,3 izan ziren.

   Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen badira, 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi da, haien artean gertatu baitziren erditzeen %39,1. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, 35-39 urte artekoa (%33,5); 25-29 urte artekoen haurrak %14 izan ziren; muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,8 izan ziren, eta 40 urtez gorakoenak, %7,6.

   Ama ezkongabeen adina ama guztien multzoarenaren azpitik dago, eta horrela, 25 urtetik beherakoak izan ziren ezkongabeen %10,8 eta 25-29 urteen arteko %17,9.

   Azkenik, Euskaldin 2014ko bigarren hiruhilekoan izandako jaiotzen %17,6tan, ama atzerritarra zen. Portzentaje horren gainetik Araba kokatu zen, %24,9rekin, eta behetik Bizkai (%15,5) eta Gipuzkoa (%17).