Jaiotzak %1,4 gehitu ziren EAEn 2014an, aurreko urtearekin alderatuta

Jaiotzak gora 2014an
Foto: GETTY//AJKKAFE
Actualizado: viernes, 29 mayo 2015 12:52

BILBO, 29 May. (EUROPA PRESS) -

   Jaiotzak %1,4 gehitu ziren Euuskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2014. urtean, 2013arekin aldertatuta. Izan ere, Eustatek emandako behin behineko datuen arabera, joan den urtean 19.288 haur jaio ziren, hau da, 2013an baino 170 gehiago.

   Herrialdeka, Araban hazkunde nabarmena izan zen, 175 jaiotza gehiago izan baitziren (%5,7ko igoera); Gipuzkoan %1,1eko hazkundea izan zen, eta Bizkaian, azkenik, %0,2koa.

   Halaber, 24 urte arteko emakumeen artean %9,8 gehitu ziren jaiotzak, eta 40 urte eta gehiagokoen artean %3,5. Ezkondu gabeko emakumeek izandako jaiotzak %6,7 igo ziren, eta atzerritarrenak %5. Hirugarren eta

ondorengo seme-alaben jaiotzen hazkundea %8,8koa izan zen.

   Bestalde, 2014ko laugarren hiruhilekoan 4.632 haur jaio ziren EAEn, aurreko urteko aldi berean baino %0,7 gehiago. Udazkeneko hiletan EAEn amatutakoen arteko %18,4 atzerritarrak izan ziren ziren; portzentaje horren azpitik egon zen Bizkai (%16,7), baina gainetik Gipuzkoa (%19) eta Araba (%22,4). Orokorrean, jaiotzak lurralde guztietan gehitu ziren iazko azken hiruhilekoan: Araban 772 haur jaio ziren (%1,8 gehiago), Gipuzkoan 1.534 (%1), eta Bizkaian 2.326 (%0,1).

   Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko amen taldea nagusi izan zen, haien artean izan baitziren erditzeen %37. Ondoren, 35-39 urteko taldea kokatu zen (%36,2), eta jarraian 25-29 urtekoena (%13,6). 40 urte baino gehiagoko amak %7,9 izan ziren, eta 25 urtez beherakoak %5,3. Amatzeko adina ezberdina izan zen naziotasunaren arabera: atzerritarrena 30,6 urte zen batez beste, eta espainiarrena 34 urte.

   Bestalde, 2014ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %42,2 izan ziren, hau da, 2013koan baino %3,3 gehiago. Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2.530 haur (%54,6) lehenengo seme-alabak izan ziren, 1.673 (%36,1) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 429 izan ziren (%9,3).

   Azkenik, jaiotza izan den datari dagokionez, 2014. urteko laugarren hiruhilekoko jaiotzen 1.588 urrian izan ziren, 1.506 azaroan eta 1.538 abenduan.