Jashta Reggae Band taldeak joko du Donostiako Gazteszena aretoan apirilaren 19an

Jashta Reggae Band Donostian Izango Da
GAZTEMANIAK!
Actualizado: jueves, 14 abril 2011 12:31

DONOSTIA, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Jashta Reggae Band talde zaragozarrak kontzertua eskainiko du apirilaren 19an Donostiako Gazteszena aretoan, iluntzeko 20:30etan hasita. Sarrerak 9 euroko prezioa dauka, eta kontzertua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gaztemaniak! zikloaren baitan dago.

Jahsta Reggae Band 1995. urte inguruan sortu zuten Karty "Er Nene" bateria-jotzaileak -jotzen ez zekien arren-, Ivan gitarra-jotzaileak eta Suizo abeslariak. Geroago, "El africano" Zaragozako reggae baxu-jotzailerik onena eta "El tuter" rock psikodelikoaren eraginpeko teklista sevillarra gehitu zitzaizkien.

Gaur egun, bi baino ez dira gelditzen jatorrizko bandatik: Suizo eta Karty, bi abeslariak, hain zuzen ere. Ingurumenarekiko, pobreziarekiko eta bidegabekeriarekiko kezka adierazten dute beren abestietan, eta jende mota guztiarentzako ikuskizunak egiten dituzte.