Jateko eta ereiteko 30.000 patata kilo izango dira igandean Espejoko (Araba) Patata Azokan

Espejoko Patata Azokaren kartela
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 15:11

GASTEIZ, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Espejoko (Araba) XIX. Patata Azoka izango da igandean, Gaubeako Udalak Arabako Foru Aldundiaren babesarekin antolatuta. Antolatzaileek espero dute 8.000 bat lagun joango direla urtero Boveda, Espejo eta Uribarri Gaubearen artean egiten den ekitaldira.

Espejok azoka hau egiten duen zazpigarren aldia da, eta produktu

nagusia arabar patata da, jateko zein ereiteko barietateetan, helburu

hirukoitzarekin: Arabako patata sustatzea, kontsumitzaileen artean zabaltzea eta merkaturatzea. Horretarako, jaiegun osoan zehar Gaubeako nekazarien 30.000 Kennebec patata kilo jarriko dira bertaratutakoentzat, goizeko 10:00etan hasita. 25 kiloko zakuak hamar

eurotan erosi ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Patata ekoizleentzako aukera nagusietako bat da ereiteko patata; izan ere, azoka honetan Gaubeako 2.000 Kennebec patata kilo jarriko da salgai, 35-55 kalibrekoa, 25 kiloko zakutan, 16 eurona.

Ikerkuntzak eta berrikuntzak ere izango dute txokoa Espejoko Patata

Azokan, Neiker-Tecnaliak patatari buruzko bere proiektuak aurkeztuta: barietateen ebaluazio agronomikoa, barietate berriak sortzea, hautaketa eta biderketa, eta lurrik gabe ereiteko patataren ekoizpena emango du ezagutzera, hain zuzen, aeroponia.

Hala ere, zalantzarik gabe, patata funtsezko osagaia da gastronomian, bai plater nagusi bai laguntzaile izan, eta oraingoan ere ez da faltako 1.500 lagunentzako dastaketa gastronomikoa, hain zuzen, Boilurrek egindako patata bakailaoarekin.

Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketako finalerdia eta Espejoko seme diren Cipriano Ruiz de Loizagari eta Pedro Morales Moyari

omenaldia Gaubeako Haraneko komunitatearentzako egindako lanagatik izango dira Patata Azoka amaitzeko.