Jaurlaritzak 1,1 milioi euro inbertitu ditu Txagorritxuko erradiodiagnostiko zerbitzurako ekipamendu berrian

Ekipamendu berria bisitatzen
OSAKIDETZA
Actualizado 2018/02/12 12:58:00 CET

GASTEIZ, 12 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 1.100.000 euroko inbertsioa egin du Araba ESIko Txagorritxuko ospitaleko erradiodiagnostiko zerbitzuko ekipamendu berrian. Hain zuzen, eskaner berria, azken belaunaldiko ordenagailu bidezko tomografia axiala, tomosintesisdun mamografo digital zuzena eta zuzeneko erradiologia digitaleko gela eskuratu ditu inbertsioarekin.

Jon Darpon Osasun sailburuak eta Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusiak erositako ekipamendu berria bisitatu dute astelehen honetan. Darponek azpimarratu du inbertsio berriak ahalbidetuko duela "Osakidetzak arabarrei eskaintzen dien arreta hobetzen jarraitzea".

Horrez gain, bere iritziz, eskuratutako ekipo berriarekin aurrera egingo da pazientearen segurtasunaren hobekuntzan, eta horixe da, hain zuzen ere, "Eusko Jaurlaritzako lehentasunezko lerro estrategikoetako bat osasun arretaren alorrean".

Esan bezala, Jaurlaritzak 1.100.000 euroko inbertsioa egin du Araba ESIko erradiodiagnostiko zerbitzuko ekipamenduan: eskaner berri bat, azken belaunaldiko ordenagailu bidezko tomografia axiala, tomosintesisdun mamografo digital zuzena eta zuzeneko erradiologia digitaleko gela.