Jaurlaritzak 1.100.000 euro erabiliko ditu aurten genero indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntzetan

Genero indarkeria
PIXABAY
Actualizado 2018/02/13 12:45:46 CET

GASTEIZ, 13 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen dituen genero indarkeriaren emakume biktimentzako laguntzen deialdia onetsi du astearte honetan Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal sailburuak proposatuta. Aurten 1.100.000 euro bideratuko dira laguntza horietara.

Baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta, adinaren ondorioz edo prestakuntzarik ez dutelako, enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero indarkeriaren emakume biktimei bideratuta dago laguntzen deialdia. Laguntza horien bidez, genero indarkeriaren biktima diren emakumeek erasotzailearengandik independizatzeko eta beren egoera egonkortzeko gutxieneko baliabide batzuk eskuratzen dituzte, Jaurlaritzako arduradunek azaldu dutenez.

Eusko Jaurlaritzak genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazioa emateko eta telefono bidez arreta emateko zerbitzu espezializatua du. 900 840 111 da zenbakia, 51 hizkuntzatan eskaintzen da arreta, eta familiartekoek eta hurbileko pertsonek ere erabii dezakete, bai eta horiei arreta eskaintzen dieten profesionalek ere.

Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero indarkeriaren biktima diren emakumeak ez ezik, familia barruko indarkeria generoaren, sexu jazarpenaren edo lan eremuan sexuaren arrazoiagatik erasoaren, sexu erasoen, derrigortutako prostituzioaren eta sexu esplotaziorako gizakien salerosketaren biktima direnak ere artatzen ditu zerbitzuak, besteak beste.