Jaurlaritzak 1,8 milioi banatuko ditu herrietan iraunkortasuneko 110 proiektu gauzatzeko

Iraunkortasuneko proiektuak egiteko laguntzak banatuko ditu Jaurlaritzak
Foto: IREKIA
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 13:05
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 1.800.000 eurorekin lagunduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat udalerritan egin diren tokian tokiko iraunkortasuneko 110 proiektu.

   Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredok adierazi duenez, "2020rako Ingurumen Esparru Programa berrian jasotako ingurumen erronkak betetzen laguntzen dute (diru laguntzek), besteak beste, ondare naturalaren zaintza, klima aldaketa eta iraunkortasunaren aldeko hezkuntza".

   Zehazkiago, diru laguntzen aginduak 483.000 euro bideratuko ditu ikerketara eta tokiko titulartasun publikoko lurzorua berreskuratzeko jardueretara. 700.000 euroko beste sail bat ingurumen airearen kalitatea hobetzeko, zaratari buruzko ekintzetarako, berotegi efektuko gas isurketak murrizteko eta klima aldaketaren eraginak murrizteko erabiliko da.

   Halaber, 470.000 euro Euskadiko dibertsitate biologikoa zaintzeko, leheneratzeko eta hobetzeko izango dira, eta, azkenik, Eskolako Agenda 21en eta Tokiko Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak 160.000 eurorekin lagunduko dira.

   Guztira, aurkeztutako 158 proiektuetatik 110ek jasoko dute diru laguntza. Lurzoruen atalean 20 proiektu lagundu dira, atmosferari zuzendutako 27, biodibertsitateari zuzendutako 21 eta Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioari zuzendutako 40.

   Barredoren hitzetan, "proiektu horiek gauzatzeak nabarmen hobetuko du ingurumenaren kalitatea, urtean atmosferara mila tona CO2, 500 kg-tik gora partikula eta 1.500 NOx isurtzea saihestuko baitute". "Biodibertsitatearen arloan egiten diren jarduerak batik bat Natura 2000 Sareko guneetan egiten dira, Kontserbatzeko Eremu Bereziak Kudeatzeko Planean bildutako jarduerak barne", gaineratu du.

   Diruz lagundutako proiektuen artean, nabarmentzekoak dira garraio publikorako erositako ibilgailu elektrikoena, hainbat udalerritan motorrik gabeko mugikortasuna sustatzeko eginiko jarduerak, klima aldaketari egokitzeko programak eta jarduerarik gabeko zabortegi publikoen ingurumen jarraipen eta kontrola, besteak beste.