GASTEIZ 21 May. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 5,91 milioi euroko hasierako aurrekontu-sail bat onartu du astearte honetan, bere aburuz oinarrizko gizarte-zerbitzuetako bat dena finantzatzeko, alegia, bitartekorik ez duten pertsonek justiziarako sarbidea doan izateko.
Horrela, xede horretara bideratutako aurrekontu-saila 5.916.151,67 eurokoa da zehazki, eta, alde batetik, abokatuen elkargoek eta prokuradoreek ofiziozko txandaren bidez bitartekorik gabeko pertsonetara bideratuta egin dituzten ekintzak finantzatzeko erabiliko da (2012ko azken seihilekokoak), hau da, atxilotuen, presoen edota inputatuen laguntza, edota epaiketetan defendatzea eta ordezkatzea finantzatzeko.
Beste alde batetik, 2013ko lehen hiruhilekoan Euskadiko abokatuen elkargoek eta prokuradoreek abian jarritako orientazio juridikoko erbitzuen eta doako laguntza juridikoaren gastuak ordaintzeko ere erabiliko da aurrekontu-sail berria.