Jaurlaritzak Aztertu saria emango die 18 gazte eta boluntariori, itsasertzak eta ibaiak babesten laguntzeagatik

Actualizado: viernes, 6 febrero 2015 12:58
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 6 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak Aztertu saria emango die 18 gazteri eta boluntariori, itsasertzak eta ibaiak babesten laguntzeagatik. Ekitaldia Donostiako Aquariumean izango da, larunbat honetan, otsailaren 7an, 10:30ean, eta sarituak, lagunak eta senideak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Amaia Barredo izango dira.

   Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak jakinarazi duenez, Aztertu programa 1992an jarri zen abian Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Azterkosta izena zuela, itsasertzaren gaineko ingurumen hezkuntzarako Coastwatch Europako programa gurera ekarrita. Gerora, Ibaialde programarekin bat egin zuen, Euskadiko ibaien egoera ere aztertu ahal izateko.

   Aztertu programak aukera ematen du Euskadiko itsasertzaren eta ibaien egoerari buruzko balorazio orokorrak egiteko, iritziak eta ideiak emateko, arazoak hautemateko, babestea interesgarri iritzitako arloak proposatzeko eta ingurunearen ezagutzan eta hobekuntzan lan egiteko.

   Aldi berean, modalitate eta kategoria anitzeko lehiaketa batean parte hartzea ahalbidetzen die gazteei, inguruneari buruzko sentipenak adierazteko. Larunbateko ekitaldian, gainera, jarduerak izango dira eta ehun pertsona baino gehiagok hartuko du parte.