Jaurlaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bien arteko "elkarlan naturala" sustatu nahi dute

Actualizado: viernes, 25 enero 2013 14:08

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomua Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiko Osoko Bilkurak hazrrera egin dio ostiral honetan Eusko Jaurlaritzako Justizia Sail berriari. Auzitegiko presidente Juan Luis Ibarrak eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak espero dute topaketak erakunde bien artean "komunikazio-bideak irekitzeko" eta "elkarlan naturala" izateko.

Bi erakundeen arteko lehen topaketa hau Bilboko Justizia Jauregian izan da, eta Josu Erkorekak Justizia sailburu gisa egin duen lehen ekitaldi ofiziala izan da.

Bileran zehar, Juan Luis Ibarrak azpimarratu du hiru lerro estrategikotan aurrera egin behar dela, hau da, administrazio-antolakuntzan, informatikaren azpiegituran eta pertsonalaren politikan, eta hori lortzeko Justizia Sailaren lankidetza eskatu du.

Bere esanetan, "antolakuntza eraginkorrago baten helburua eduki ahal dugu, baldin eta bulego judizial berriaren eredua guztiz ezartzen badugu, oraindik hori eskuratu ez duten lau barruti judizialetan, informazioari eta komunikazioari aplikatutako garapenean aurrera egiten badugu, eta Justizia Administrazioaren langileak ilusionatzen ahalegintzen bagara gizakien zerbitzura egongo den zerbitzu publiko ematearen bikaintasuna eurengana dezaten".

Bere aldetik, Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa azaldu du, alde batetik, "babes judizial eraginkorra bermatuko duen Justizia Administrazio batean sakontzeko, eta Justizia Administrazio hori herritar guztientzat eskura erraza eta azkarra izateko", eta, beste alde batetik, "kalitatezko zerbitzu publiko batean aurrera egiteko, profesional kualifikatuak eta lan eraginkorrerako lagun egingo duten baliabide materialak dituena".

Ildo honetan, Erkorekak bere konpromisoa azaldu du, era berean, "herritarren zerbitzura dagoen bulego judizial berria ezartzen joateko", eta "teknologia elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera zabaltzea" defendatu du, "hori nahitaezko koordinazio judizialerako giltzarri garrantzitsua delakoan".

Azkenik, Justizia sailburu berriak esan du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko ardatza dela "hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzea Justizia Administrazioarekiko harremanetan".