Jaurlaritzak "oso positibotzat" jo du Dublinen egin den Diasporari buruzko Munduko Foroan parte hartu izana

Asier Vallejo Itsaso, Dublinen
EUSKO JAURLARITZA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 14:11

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Asier Vallejo Itsaso Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak "oso positibotzat" jo du asteartean eta asteazkenean Dublinen egin den Diasporari buruzko Munduko Foroan izan duen parte-hartzea. Jaurlaritza lehenengo aldiz izan da mundu mailako ekitaldi horretan, eta Vallejo Itsasoren esanetan, "oso esperientzia positiboa izan da".

Gainera, ostegunean eta opstiralean bilerak egin ditu Irlandako Atzerri Gaietako eta Merkataritza Ministerioko arduradunekin eta Diasporarekiko harremanetarako irlandar ereduko adituekin. Bilera horiek direla eta, Irlandako Diasporaren Nazioarteko Zentroaren proiektua bisitatu du, eta beraz, oro har, "oso emankortzat" jo du agenda.

Jaurlaritzaren arabera, azken urteetan, hegaldi merkeei eta teknologia berriei esker, pil-pilean dago diasporaren gaia, eta Irlandan jarri ditu begiak mundu guztiak, diasporarekiko oso harreman-eredu interesgarria baitu.

Munduko populazioaren %3 (214 milioi lagun) jaio diren herrialdetik at bizi da. Emigratzaile horiek herrialde bat osatuko balute, "munduko bosgarren herrialderik handiena izango litzateke, eta, ziur asko, dinamikoena", Foroan esandakoaren arabera.

Contenido patrocinado