Jaurlaritzak ospitaletako zerbitzuak "bateratuko ditu" osasun-zerbitzuak "arrazionalizatzeko"

Darpon Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean
Europa Press
Actualizado: lunes, 18 febrero 2013 13:05

GASTEIZ, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du espezializaio handiko ospitaletako zerbitzuak "bateratzeko" aukera aztertuko dutela, zerbitzu horiek "arrazionalizatzeko" asmoz, baliabide ekonomiko "mugatuko" garai honetan.

Legealdi honetan Osasun Sailak izango dituen lehentasunak aurkezten ari da Darpon Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean, eta euskal osasun sistemaren izaera "publikoa eta unibertsala" bermatzeko konpromisoa hartu du, zerbitzuaren "kalitatea" mantenduz.

Egungo krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak baliabide ekonomiko "mugatuak" gestionatu behar dituela gogoratu du Osasun sailburuak, eta, hori dela eta, kudeaketa "eraginkorra eta zuhurra" egingo duela hitzeman du.

Horrela, Darponek esan du Osasun Saila espezializazio handiko ospitaletako zerbitzak "bateratzeko" aukera aztertzen ari dela, zerbitzu horiek "arrazionalizatzeko" helburuarekin. Beste zerbitzu batzuk "optimizatzeko eta bateratzeko" egokitasuna ere planteatu du, laborategi klinikoak bezalakoak.