Jaurlaritzak uste du eredu federal batek ez lituzkeela Euskadi eta Kataluniaren autogobernu nahiak beteko

Josu Erkoreka eredu federalaren inguruan hitz egin du
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 16 enero 2013 12:45

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zalantzan jarri du PSOEk planteatzen duen Estatuaren eredu federalak "Euskadi eta Kataluniaren autogobernu nahiak" beteko lituzkeela. Gainera, "eredu homogeneoetan planteatzen den" federalismoak euskal herritarrei nahi dutenari erantzuna ematea ez dela erraza izango uste du.

   TVE telebistari eskaini eta Europa Press-ek jaso duen elkarrizketa batean, Erkorekak adierazi du ez dakiela zehazki "orain zer planteatzen duen edo nora begira dagoen" eredu federala, "zentzu oso ezberdinak dituen hitz bat delako" eta, aplikatzen den herrialdearen arabera, "errealitate oso ezberdinetara" moldatzen delako.

   "Etorkizun federalera seinalatzen duenean, PSOEk eragile politikoen arreta desbideratu nahi duela uste du, etorkizun federal horretara seinalatzen duen atzamarran arreta jartzeko, eta ez funtsezko arazoetan", gaineratu du.

   Zentzu honetan, hitzak ez direla garrantzitsuena adierazi du, "baizik eta edukiak, hau ez delako gai semantiko bat". "Eta zalantzan jartzen dut eredu federal batek benetan beteko dituela Euskadi eta Kataluniaren autogobernu nahaiak", esan du berriro.