Javier Riañoren ia 60 artelan izango dira ikusgai Bilboko Rekalde aretoan

Gonzalo Olabarria eta Javier Raiño (beltzez)
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: jueves, 5 febrero 2015 13:14
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Javier Riaño artista bilbotarrak azken bost urteetan eginiko ia 60 artelanek osaturiko erakusketa aurkeztu dute gaur, otsailaren 5ean, Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketarako aukeratutako lanetan, artistaren gai nagusi bat ikus daiteke: arkitekturari buruzko etengabeko lanketa, giza presentziarik gabeko barneko zein kanpoko espazio soilei buruzkoa. Riañorekin batera, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Aldundiko Kulturako zuzendariak aurkeztu du erakusketa, maiatzaren 3ra arte ikusgai egongo dena.

   Javier Riañok (Bilbo, 1959) azken bost urteetan eginiko ia 60 lanek osatzen dute erakusketa. Lanok hainbat bilduma pribatutatik ekarri dira, eta erakusketaren ibilbidean, artista gehien kezkatzen duten arazo estetikoen eboluzioa erakusten zaie ikusleei: margolaneko elementu geometrikoen bidezko konposizioa, argiaren erabilera eta kolorearen erabilera urria. Pintura figuratibo garaikidearen euskal ordezkaririk garrantzitsuenetako bat da Riaño.

   Eraikinen barrualdeak, igerilekuak, patioak edo eskailerak dira, besteak beste, margolariak landutako gaiak; elementuok, betiere, leku anonimo eta ezagutzen zailetan agertzen dira, eta haien bidez, irudikatutako espazioen poetika antzeko bat bilatu edo atzitu nahi da. Bilbon, Nueva Yorken eta Mexikon eginiko bnanako erakusketen ondoren, Rekalde aretoak Riañoren lanaren aukeraketa oso bat eskainiko du.

   Erakusketa maiatzaren 3a arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, eta doan ikus daiteke, ordutegi hauetan: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etarik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita egongo da.