Jean-Baptiste Coyosen "Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri" liburua aurkeztuko da larunbatean

Actualizado: jueves, 13 febrero 2014 17:45
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Jean-Baptiste Coyosen "Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri" liburua aurkeztuko da larunbat honetan, otsailaren 15ean, goizeko 10:30ean, Maule-Lextarreko Herriko Etxean. Liburuak 'Gure Herria' aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziren zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bilduma bat eskaintzen du, eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 22. zenbakia da.

   Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, "Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri" liburuak azpititulua du: "Gure Herria aldizkariaren idazleak (1924-1939)". Hitzaurrea egin duen Jean-Louis Davant euskaltzainak azaltzen duen bezala, "munduko bi gerra handien artean, zuberotar prosalari gazte andana bat agertu zen 'Gure Herria' aldizkarian, istorio eta ipuinak sotilki kontatuz".

   Hala, bada, Coyosek "belaunaldi horretako zortzi autoreren idazlan batzuk berpizten ditu, haatik ez edozein krakakoak: 'istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri' zenbaiten berriz argitaratzea hautatu du". Oro har, 30 testu hautatu ditu Coyosek: narrazioak, ipuinak, alegiak "eta sailkatzeko errazak ez direnak".