Jorge Stoilov Villoslada da 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren kartel ofizialaren egilea

Cartel del IV Fun & Serious Game Festival.
FUN & SERIOUS GAME FESTIVAL
Actualizado: viernes, 29 agosto 2014 17:33

BILBAO, 29 Ago. (EUROPA PRESS) -

Jorge Stoilov Villoslada da 2014 Fun & Serious Game Festival jaialdiaren 'Gentlepad' kartel ofizialaren egilea. Bideo-jokoen jaialdiren laugarren edizioa azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte ospatuko da Bizkaiko hiriburuan, berriro ere bideo-jokorik onenak saritzeko, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.

Fun & Serious Game Festivaleko antolatzaileek ostiralean jakinarazi dutenez, lanbidez, telekomunikazioetako ingeniaria da jaialdiak laugarren edizioaren irudia aukeratzeko antolatu duen lehiaketaren irabazlea, eta, afizioz, diseinatzaile grafikoa.

"Honen moduko diseinu bat sortzeko, hainbat zirriborro egiten ditugu aurretik, eta jaialdiaren izaerarekin hoberen bat etor daitekeena ikusten joaten gara. Bideo-jokoei buruzkoa zenez errazagoa izan da, nik gustukoak ditudalako", azaldu du Jorge Stoilov, eta pozik agertu da irabazlea izatearekin. "Ustekabea izan da, izan ere, jende asko dago arlo honetan lan egiten, eta sinestezina izan da ni aukeratzea. Horrez gain, beste kartelak ikusi ditut eta oso maila ona dago gainerako finalisten artean".

Dagoeneko F&S jaialdiaren tradizioa da urte bakoitzaren kartela aukeratzeko lehiaketa baterako deialdia egitea. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten 300 kartel baino gehiago aurkeztu dira. Horregatik lehiaketaren ekimena "arrakastatsu" bihurtu dela ziurtatu dute.