Jose Luis de la Cuesta Euskalerriko Adiskideen Elkartean sartzeko ekitaldia ospatuko da bihar Donostian

Jose Luis de la Cuesta
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 7 febrero 2011 15:14

DONOSTIA, 7 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jose Luis de la Cuesta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zenbakiko adiskide bezala sartzeko ekitaldia ospatuko da bihar, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta Gipuzkoako Foru Aldunduko Jargi aretoan, Donostian, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano buru dela, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Elkarteko zuzendari Jose Maria Urkiak hasiko du sarrera-ekitaldia bertaratutakoei luzatutako agurrarekin. Ondoren, Jose Luis de la Cuestak "Actualidad del discurso penal ilustrado: el prinicipio de la humanidad" izenburuko sarrerako ikasgaia irakurriko du.

Segidan, Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zenbakiko adiskide den Juan Jose Alvarezek harrera-hitzak esango ditu eta jarraian, zenbakiko adiskide bezala izendatzen duten domina eta diploma amango zaizkio Jose Luis de la Cuestari. Ekitaldia Gipuzkoako diputatu nagusiaren hitzekin amaituko da.

Jose Luis de la Cuesta Arzamendi Donostian jaio zen, 1955ean. Zuzenbide Penaleko katedraduna da Donostiako Zuzenbide Fakultean. Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria, Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko presidentea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Udako Ikastaroetako zuzendaria da.

Zuzenbideko doktorea da, eta Kriminologiako Goi Diploma du. Ikasketak egin ditu Paueko Unibertsitatean, Leuvengo Unibertsitate Katolikoan (Belgika), Max-Planck Institut für Strafrecht delakoan (Alemania) eta DePaul Unibertsitatean eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (AEB).

Bi liburu bakarrik eta hiru liburu kolektibo, bi testuliburu, 22 edizio edota bilduma, 76 ekarpen liburu kolektiboetan eta 70 artikulu aldizkarietan argitaratu ditu. Diruz lagundutako 59 ikerketa-proiektutan hartu du parte.

Irakasle gonbidatua da Belgika, Txile, Frantziako eta Txinako zenbait unibertistatetan, eta Eguzkilore Kriminologiaren Euskal Institutuko Koadernoko zuzendaria eta zenbait zientzia-aldizkaritako erredakzio-kontseiluko kidea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campuseko errektoreordea izan da, eta Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako presidenteordea.

Lizentziaturako aparteko saria jaso zuen, eta unibertsitate-ikasketen amaierako bigarren sari nazionala (Zuzenbidea), PEIko ikasketa-amaierako saria (Zuzenbidea), doktoretzako aparteko saria eta Kriminologiako XXVI. Nazioarteko Ikastaroko saiakera-lehiaketako bigarren saria. Ikerketaren Euskadi Saria jaso zuen 2009an, eta duela gutxi Terrorismoaren Biktimen Kontseiluaren Lehendakaria izendatu zuten.