BILBO 23 May. (EUROPA PRESS) -
Jose Maria Guibert Ucin Deustuko Unibertsitateko errektore karguaz jabetzeko ekitaldia ospatuko da datorren astelehenean, maiatzaren 27an, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, eguerdiko 12:30ean.
Errektore berria Ingeniaritza Fakultateko katedraduna da eta Jaime Oraa Oraaren tokia hartuko du. Azken horrek bere hirugarren agintaldia amaitu du eta orain UNIJES Lagundiaren Unibertsitate Zentroen Federazioko buru izendatu dute.
Deustuko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, Guibert irakaslea Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1962an. Ingeniaritza Fakultateko Katedraduna eta Industria Teknologiako Saileko burua izateaz gain, Etika Aplikatuko Zentroaren buru ere bada. 1982tik Jesusen Lagundiko Kidea, 1993an apaiztu zen.
Industria Ingeniaritzako doktorea (1996) da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Master in Business Administration in Higher Education Management (2010) delakoa dauka Londreseko Unibertsitatean. Industria Ingeniaria (1989) da Nafarroako Unibertsitatean, eta Teologia Lizentziatura (1994) lortu zuen Berkeleyko (AEB) Teologiaren Jesuiten Eskolan. Eliz Ikasketen Lizentziatura (1992) dauka Deustuko Unibertsitatean.
Jose Maria Guibert irakasleak argitalpen asko ditu ingenieritzaren esparruan, gizarte eta enpresa erantzukizunaren arloan, lidergoan eta etika profesionalean.
Deustuko Unibertsitatean beste zenbait kargu ere izan ditu: Donostiako campuseko errektoreordea (2003-2008), misioa garatzeko errektorearen eskuordea (2003-2007) eta Deustu Fundazioaren Patronatuko Kidea (2004-2008).