José María Sánchez-Verdú eta Agustín Charles musikariek akordeoi konposaketari buruzko ikastaroa emango dute Zarautzen

Actualizado: jueves, 28 agosto 2014 10:36

BILBAO, 28 Ago. (EUROPA PRESS) -

Irailaren 10etik 13ra José María Sánchez-Verdú eta Agustín Charles maixu-adituek Zarautzen emango duten akordeoi konposaketari buruzko ikastaroan parte hartzeko matrikulazioa zabalik da oraindik, baina epea irailaren 5ean amaituko da.

Inskripzioa SGAE Fundazioaren web orrian bideratzen da eta nahi beste informazioan sakontzeko bi telefono zein bi posta elektroniko ezberdin daude: 606 140 352 / 94 443 86 66 eta info@hauspoz.org / formacion@fundacionsgae.org. Lekua mugatua izanik, 80 eurotan kokatu da azkenaldiko matrikulazioa; 50 euro, ordea, SGAE edo Hauspoz elkarte antoaltzaileen bazkiderentzako, ikasle ohirentzako eta langabetu nahiz ikaslerentzako.

Guztira, gazteleraz inpartituko diren ikasgaiak, hogei orduz, 15.00etatik 20.00etara irailaren 10, 11 eta 12an, eta 9.00etatik 14.00etara azken egunean. Helburua musika sorkuntzaren arloetan akordeoiaren egokitasunaren aniztasuna erakustea da eta, ondorioz, ikastaroa akordeoi musikagile, interprete eta irakasleei zuzentzen zaie, nagusiki.

Ikastaroa euskaltegiko aretoetan gauzatuko da (Iturribide kalea 29-30), goizez eta arratsaldez. Ikastaroan aipatutako José María Sánchez-Verdú eta Agustín Charles goi mailako maixu, aditu eta irakasleak, ezagunak Estatuan nahiz Pirinioetatik harantzago, emango dituzte eskolak.

Espainia, Frantzia, Alemania edo Erresuma Batuko irakasleak, ikasleak, interpreteak, programazio arduradunak eta denera akordeoiaren maitale guztiak jakin badakite José María Sánchez- Verdú eta Agustín Charlesen ibilbidea 2ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula", dio SGAEk.

"Barne zein kanpoko goi mailako formazio gunerik garrantzitsuenen inguruan hazi dira profesionalki eta orain arte irakasle eta musikagile bezala egin dutenaren lekukorik egon badago: irakasgaiak, liburuak, CD grabazio eta bildumak edo zuzeneko emanaldiak mundu osoan", adierazi du SGAEk.

Bestalde eta bestelako erantzunkizun formatiboren artean, Sánchez-Verdú Hannoverreko Hochschule für Music delakoaren katedradun irakaslea da. Charlesek, bide batez, Aragoiko Goi mailako Musika eskolaren Katedra darama.