Jose Sacristanek "Homenaje a Antonio Machado" estreinatuko du gaur Bilboko BBK Aretoan

José Sacristán
EP
Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 11:14

BILBO, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jose Sacristan aktore espainiarrak "Homenaje a Antonio Machado" ikuskizuna estreinatuko du gaur Bilboko BBK Aretoan. Judith Jauregi pianista donostiarrak lagunduta, aktore ospetsuak poeta andaluziarraren testuak errezitatuko ditu, 20:00etatik aurrera.

Errezitaldi honekin, Bilboko Arriaga Antzokiak martxan jarritako "Hurbiltasun Antzokia" programazioarekin jarraitzen da. Egitarau horretan, 14 ikuskizun eta pailazo ikastaro bat gehituko zaizkio kultura-eskaintzari, aurtengo apirilera arte, Arriagako arduradunek adierazi dutenez.

Saiorako sarrerak (14-18 euro) Arriaga Antzokiko eta BBK Aretoko txartel-leihatiletan eta webguneetan erosi daitezke, bai eta 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan ere.