Jota Cuspinera Ibon Navarroren laguntzailea izango da Baskoniaren aulkian

Jota Cuspinera
Foto: BASKONIA
Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 14:33
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 26 (EUROPA PRESS)

   Laboral Kutxa Baskoniak eta Jota Cuspinera entrenatzaile bizkaitarrak akordioa lortu dute Ibon Navarroren talde teknikoan laguntzaile bezala sar dadin 2014/2015 denboraldia bukatu arte. Cuspinera Getxon jaio zen 1970eko apirilaren 28an, eta eskarmentu handia dauka entrenatzaile laguntzaile modura.

   Bere ibilbidea Estudiantesen beheko mailetan hasi zuen, hastapeneko eta harrobiko zuzendari teknikoa izanik 2003ra arte. 2009tik joan den udara arte, Real Madrilgo talde teknikoan aritu zen, Pablo Lasoren laguntzaile bezala.

   Bestalde, Espainiako selekzioko beheko mailako hautatzailea izan da, eta 2006an Europako Txapelketako urrezko domina lortu zuen 16 urtez azpiko selekzioarekin.

   Olympiacosen aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan, Ibon Navarro "oso pozik" agertu da taldeak Cuspinera fitxatu duelako, eta "laguntzera etorri zitekeen pertsonarik hoberena" dela esan du. "Espero dugu laguntzea, ez niri bakarrik, baizik eta taldeari ere. Oso prestatua eta langilea den pertsona bat dela uste dut, eta hemen egoteko egokia", adierazi du.