Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioko tronpeta taldeak Guggenheim Bilbao Museoan joko du larunbatean

"Hark!!!The Herald Trumpets Sing" Kontzertua
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: viernes, 9 diciembre 2016 18:21

BILBO, 9 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioko tronpeta taldeak "Hark!!! The Herald Trumpets Sing" kontzertua emango du larunbatean, abenduaren 10ean, Guggenheim Bilbao Museoan. Taldeak musika klasikoa eramango du museora, Jesus Guridi, Aita Donostia, Gustav Holst, Felix Mendelssohn, George Friedrich Haendel eta beste musikagile batzuen gabon kantekin.

Modu honetan, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak TopARTE proiektuan hartu du parte. Egitasmo horren bidez, museo bilbotarrak lakidetzak garatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kultur eta arte elkarteekin, harremanak estutzeko bere XX. urteurrenean.

Horrela, Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi duenez, larunbatean, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioko tronpeta taldearen kontzertua izango da Atrioan. Kontzertuko sarrera doakoa izango da egun horretako museoko sarrera erosiz gero.