Juan Mari Aburto, Aste Nagusia dela eta Athletic Clubek Bilboko Udalari egin dion harreran izan da

Gaur goizean izandako harrera
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 21 agosto 2017 13:46

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, Udal Korporazioaren ordezkariekin batera, Athletic Clubek Aste Nagusia dela-eta Bilboko Udalari egin ohi dion harrera instituzionalean izan da gaur goizean.

Hartara, goizeko 10:00etan, Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak harrera egin dio Alkateari Ibaigane Jauregiko eskaileretan eta, han, komunikabideen aurrean agertu dira. Ondoren, erakunde biak sartu dira zuri-gorrien egoitzara, ekitaldiarekin jarraitzeko.