Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa eskainiko du ostegunean Gernika-Lumon

Actualizado: miércoles, 8 enero 2014 14:15
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Juan Mari Beltranek "Euskal Herri musika eta soinu tresnak" deituriko kontzertu didaktikoa eskainiko du Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian ostegun honetan, urtarrilaren 9an, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Gernikako Kultur Etxetik jakinarazi dutenez.

   Txanbela, arrabita-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina eta xirula-ttunttuna jotzen dituen Beltranekin batera, Ander Barrenetxea (panderoa, txalaparta, danborra, ahotsa, arxaluak eta ttipiuntzia) eta Andoitz Antzizar (trikitixa, ahotsa eta panderoa) izango dira eszenatokian.

   Ekitaldiak, euskal kanta, doinu, dantza eta soinu tresnen hotsen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakustea du helburu. Kontzertuan zehar euskal herri musikaren barneko alderdi batzuetara hurbilduko aukera izango da eta Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu tresnak eta musikak entzun ahal izango dira.