Juan Orbegozo Alkorta pandero-jotzailea hil da, 82 urterekin

Actualizado: lunes, 10 enero 2011 14:26

DONOSTIA, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Juan Orbegozo Alkorta, "Alegiko Juan" ezizenez ezagutu izan den pandero-jotzailea, hil egin da 82 urterekin, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez.

1928an jaio zen Juan Orbegozo. Azpeitiko (Gipuzkoa) Endaizpe baserrian egin zituen bere lehen urteak eta ondoren, Alegiara (Gipuzkoa) joan zen bizitzera.

Trikitixaren munduan bere alea jarri du "Alegiko Juan"-ek. Izen handiko trikitilarien lagun fidela izan da. Auntxa osaba-ilobekin hasi zen aurrena eta ondoren, Laja eta Eleuterio Tapiarekin ere jardun zuen erromeriaz erromeria panderoa astintzen.

Euskal Herriko trikitixaren munduan bere arrastoa utzi du "Alegiko Juan"-ek, eta azken agurra gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio, Alegiako San Joan Bataiatzailearen parrokian.