Jung Bo Kyung Dance Project taldeak "Drive Thru" dantza ikuskizuna aurkeztuko du bihar Bilboko BBK Aretoan

Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 17:46

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jung Bo Kyung Dance Project konpainia korearrak "Drive Thru" dantza-ikuskizuna taularatuko du bihar, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko BBK Aretoan. Talde honek pieza labur onenarentzako Arriaga-ACT Saria irabazi zuen iaz, ACT 2010 Jaialdian, eta orain BBK Aretora dator bere azken ikuskizuna aurkeztera.

"Drive Thru" ikuskizuna Arriaga Antzokiak martxan jarritako "Hurbiltasun Antzokia" programaren barnean eskainiko da; programa horrek askotariko ikuskizunak eskainiko ditu apirilera arte, Bilboko erdiguneko areto berrian, Arriaga Antzokiak eta BBK-k sinatutako hitzarmenari esker.

Jung Bo Kyung Dance Project konpainiak -bere zuzendariarengandik, nazioartean ospetsua den Jung Bo Kyung Koreako koreografo eta dantzariarengandik hartua du izena- diziplina anitzeko errepresentazio sorta bat egin du lna berrian. Bertan, taula gainean ikertzen ditu zinema-tekniken elementu eszenografikoak eta migrazioaren, oroimenaren eta harremanen aurkezpen kontestualak, betiere hedabide ezberdinak baliatuta, hala nola bideo-artea, musika eskandinaviarra eta dantza garaikidea.