Kaiku izango da ikastolen aldeko jai guztien babes ofiziala

Actualizado: lunes, 23 mayo 2011 14:04

BILBO, 23 May. (EUROPA PRESS) -

Kaiku izango da Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolaturiko jaietako babesle ofiziala, bi aldeek sinaturiko akordioaren ondorioz. Horrela, enpresak ekonomikoki lagunduko dio Ikastolen Elkarteari. Kaikuren arabera, akordioarekin "sendotu" egin du ikastolekiko babesa, "urte asko" baitaramatza haiekin kolaboratzen.

Modu honetan, alde batetik, ikastolen aldeko jaien babesle ofiziala izango da, eta bestetik, haurrek bereziki diseinaturiko jokoen gune bat jarriko du martxan. Gainera, konpainiaren produktuak modu esklusiboan eskainiko dira jai bakoitzean.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bost festa antolatzen ditu urtero: Herri Urrats (maiatzaren 8an ospatu zen), Ibilaldia (maiatzaren 29an Ondarroan), Araba Euskaraz (ekainaren 19an Laudion), Kilometroak (urriaren 2an Azpeitian) eta Nafarroa Oinez (urriaren 16an Tafallan).