Kaiku Km 0 enpresako sei hilabeteko greba bukatuko da ELAk eta zuzendaritzak lorturiko akordioaren ondorioz

Kaiku Km 0 enpresako langileak
ELA
Actualizado: lunes, 2 enero 2017 13:09

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

ELA sindikatuak (Araban Kaiku Km 0 enpresan langileen ordezkaritza duen sindikatu bakarra) eta Kaiku Km 0 enpresako zuzendaritzak sei hilabetez luzatu den grebari amaiera emango dion akordioa eskuratu dute astelehen honetan, sindikatuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, akordioaren bitartez lortutako hobekuntzak "asko" direla azpimarratru du ELAk, besteak beste, "prekarietatea murriztu da, hitzarmenaren ultraktibitate mugagabea ezarri da eta, hitzarmenak indarrean iraungo duen hiru urtetan (2016-17-18) langileen soldatak %20 inguru handituko dira".

"Gainera, soldata igoera horrekin beste banaketa zentro batzuetako langileen soldatekin parekatuko dira. Horrez gain, lanaldia 20 ordu txikituko da", azaldu du.

Ildo beretik, akordioak lan erreformaren aurrean "blindatzeko klausula ezberdinak" biltzen dituela nabarmendu du ELAk, eta, klausula horiei esker, "lan erreformak lan baldintzak eraldatzeko eta hitzarmena bera ez errespetatzeko enpresei ematen zien aukerari aurre" egingo zaiola.

Modu honetan, ELAk "baikor" hartu du astelehen honetan erdietsitako akordioa, eta azpimarratu du Arabako Kaiku Km 0 "enpresako 15 langileek aurrera eramandako mobilizazio eta greba luzeari esker" lortu dela akordioa.