Kapelagintza garaikideari buruzko erakusketa bat ireki dute Getxoko Torrene aretoan

Erakusketaren irudi bat
GETXOKO KULTUR ETXEA
Actualizado: miércoles, 26 enero 2011 19:11

BILBO, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Getxoko (Bizkaia) Torrene aretoak "Kapelak eta kapelagintza garaikidea" erakusketa inauguratu du gaur. Otsailaren 27ra arte, zenbait garaitako ehun bat pieza egongo dira ikusgai bertan eta, bilduma horren bidez, bisitariek azken 200 urteetako kapelagintzaren istorioa eta bilakaera ezagutzeko aukera izango du.

Estilo anitzeko kapelak bildu dira erakusketan, esaterako kapela luzea, onddoa edota "Fedora" modelo klasikoa (gaur egun "Indiana Jones kapela" delakoa). Kapela bereziak ere badaude bilduman: Sabino Aranaren kapela garaia, erregearen alabardarien txapelokerra eta Danborrada kapela bat.

Getxoko Kultur Etxetik adierazi dutenez, kapelagile baten tailer-denda baten erreprodukzio bat ere egongo da ikusgai. Horren bitartez, publikoak kapelagintzaren sekretuak eta tresnak ezagutzeko aukera izango du, bai eta artisauen trebetasunak ere. Eskulangile baten denda-ostea erakutsita, ia desagertu den ogibide baten aberastasuna berreskuratu nahi da ekimen honen bidez.