Karmele Jaio gasteiztarra izango da maiatzaren 23an Bizkaiko Foru Liburutregiaren Irakurketa Txokoan

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 14:21

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatzen duen Irakurketa Txokoa ekimenaren beste saio bat izango da maiatzaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Karmele Jaio idazle gasteiztarraren parte-hartzearekin. Saioa euskaraz izango da, Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Karmele Jaiok argitaratu zuen lehengo lana "Hamabost zauri" ipuin-bilduma izan zen, 2004an. Urte berean, Igartza saria lortu zuen, 2006an argitaratu zen "Amaren eskuak" eleberriaren proiektuagatik. Euskadiko Zilarrezko saria, Zazpi Kalea eta Beterriko Liburua dira jaso dituen beste sari batzuk.

Gainera, egileak berak itzuli zuen "Amares eskuak" eleberria gaztelaniara, "Las manos de mi madre izenburupean". 2007an, "Zu bezain ahul" narrazio-bilduma argitaratu zuen, eta 2009an, "Musika airean" eleberria. Bere azken lana argitaratu da 2012koa da: "Ez naiz ni".

Contenido patrocinado