Karrantzako (Bizkaia) Pozalagua inguruan galdu diren hiru mendizale erreskatatu dituzte

Actualizado: jueves, 3 enero 2013 11:21

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Karrantzatik (Bizkaia) hurbil dagoen Pozalagua inguruan lainoaren ondorioz galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu zituen asteazken gauean Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Dirudienez, hiru gizonezkoak Karlisten tontorrera joan ziren arratsaldean, eta jaisten ari zirela, gaueko 21:00ak aldera, orientazioa galdu zuten laino itxiaren ondorioz.

Azkenean, Ertzaintzari deitu zioten eta lurreko ibilgailuekin erreskatatu zituzten. Hiru gizonezkoak 22 eta 33 urte artekoak dira, eta Bilbo, Burgos eta Santanderreko auzokideak dira.