Kataluniako X. Euskal Zinema Jaialdia otsailaren 6tik 27ra ospatuko da

Jaialdiaren kartela
Foto: ZINEMALDIA.CAT
Actualizado: lunes, 2 febrero 2015 13:16
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.Cat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamargarren edizioa antolatu du otsailaren 6tik 27ra bitartean. "Loreak", "Five Days To Dance", "Lasa eta Zabala" edo "Negociador" moduko filmek elkarren artean lehiatuko dute, eta Judith Colell, Núria Vidal, Marc Martínez, Aritz Lekuona eta Hammudi Al-Rahmounek osaturiko epaimahaiak irabazlea nor den erabakiko du.

   Aurten, gainera, euskal zinema maratoi bat, haurrentzako espazio paralelo bat, zinema ibilbide bat, AlterZinemaldia eta Zinema Topagunea (euskal zinema eta Kataluniako zinemaren bilgune bat) ere izango diar egitarauan.

   Guztira, 12 pelikula eskainiko ditu egitarauak, eta emanaldiak Bartzelonako Girona zinema aretoetan eta Maldà zinema aretoan izango dira. Filmak jatorrizko bertsio azpititulatuan emango dira, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Bartzelonako Euskal Etxearen zinema jaialdian ohikoa den moduan, proiekzio guztiek protagonista, aktore eta zuzendarien parte hartzea izango dute, eta publikoak emanaldiaren ostean eurekin solasaldia eduki ahal izango dute, Kataluniako zinema kritikari eta kazetariek zuzenduriko solasaldietan.

   Jaialdia datorren ostegunean, otsailaren 5ean, hasiko da, aurkezpen festarekin. Irabazleak otsailaren 15ean ezagutaraziko dira, eta egunean bertan banatuko dira sariak.