Kirmen Uribek eta Joseba Gabilondok hizkuntza gutxituei buruz hitz egingo dute Ohioko Unibertsitatean (AEB)

Kirmen Uribe
COLPRENSA/NORIEGA, LUIS EDUARDO
Actualizado: miércoles, 20 febrero 2013 13:23

BILBO, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

Kirmen Uribe euskal idazleak eta Joseba Gabilondo irakasleak "Hizkuntza gutxituak testuinguru orokor batean. Euskal Herriko kasua" hitzaldia eskainiko dute, otsailaren 25ean, Ohioko Unibertsitatean, Amerikako Estatu Batuetan (AEB), Etxepare Euskal Institutuaren babesean.

Ekitaldia Ohioko Unibertsitateko Hagerty Hall 25 aretoan izango da, eta arratsaldeko 14:30ean hasiko da, Etxepare Euskal Institutuaren iturriek jakinarazi dutenez.

Kirmen Uribe idazle eta olerkari ondarrutarrak 1995ean jaso zuen bere lehengo saria eta 2008an Kritikaren Saria eskuratu zuen, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriari esker. Eleberria hizkuntz ezberdinetara itzuli dute, esate baterako, gaztelaniara, katalanera, portugesera, italierara eta japonierara. Joseba Gabilondo, aldiz, Michiganeko Unibertsitateko (AEB) irakaslea eta euskal kultur eta literaturan aditua da.