Kirolbet Baskoniak Youssoupha Fall 2.21 metroko pibot senegaldarra fitxatu du

Youssoupha Fall
SASKI BASKONIA
Actualizado: martes, 17 julio 2018 13:15

GASTEIZ, 17 (EUROPA PRESS)

Kirolbet Baskonia saskibaloi taldeak 23 urte eta 2.21 metroko Youssoupha Fall pibot senegaldarra fitxatu du datozen lau denboraldietarako, eta talde gasteiztarrean jokatuko du 2022ko ekainera arte.

Saski Baskoniak jakinarazi duenez, 1995ean Dakarren jaiotako jokalaria Le Mans Sarthe Basket talde frantsesetik dator. Talde berean hezi zen, eta lehen taldearekin debuta ere egin zuen 2015ean.

Aurreko denboraldian ere klub frantseseko lehen taldean jokatu zuen. Partidako 20 minutu jokatu zituen batez beste, 11.2 puntu eta 6.9 errebote lortuz. Joan den denboraldiko bi partidatan 15 errebote eskuratzera iritsi zen.

"Jokalari berriaren ezaugarri nagusiak barneko jokorako garaiera eta indarra dira, eta, batez ere, etorkizuna", azpimarratu dute talde gasteiztarreko arduradunek.