Klink eta Argoiak abesbatzek bat egingo dute ostiralean Hondarribian kontzertu bat eskaintzeko

Actualizado: jueves, 30 julio 2015 17:10

DONOSTIA, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Klink Koruak eta Irungo Argoiak elkarte kulturaleko abesbatzak bat egingo dute ostiral honetan, uztailaren 31ean, udarako ohiz kanpoko kontzertu bat eskaintzeko Hondarribiako (Gipuzkoa) Erreginaren Baluartean, 21:30ean. Eguraldi euritsua eginez gero, kontzertua udaletxeko arkupeetan eskainiko da.

Ekimenak euskal folklorea izango du gai nagusitzat, eta koruek zenbait abesti interpretetatuko dituzte euskaraz, Lesbordes, Javi Busto, Mocoroa, Alberto Lasa, Ondarra eta Zapirain bezalako euskal musikagile eta moldatzaileenak.

Bi taldeek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, kontzertuak bi zati izango ditu. Lehengo atalean, bi abesbatzek elkarlanean, eta Aritz Gonzalez eta Eneko Amundarain zuzendarien gidaritzapean, zenbait abesti eskainiko dituzte. Horrela, Lesbordesen "Goizian", Jannequinen "Maiatz hontan", Bustoren "Nerea izango zen", Mocoroaren "Ilunabarra" eta Lasaren "Xalbadorren heriotzean" kantatuko dituzte, besteak beste.

Bigarren zatian, Eneko Amundarainek pianoa joko du koruekin batera, eta entzuleen laguntzarekin errepertorio herrikoiko kanta entzutetsuak abestuko dituzte, hala nola "Ixil ixilik dago", "Ikusi nuenean", "Pello Joxepe" eta "Madalenara".