Koberturarik gabe dauden 10.000 arabar baino gehiagok banda zabaleko interneta izango dute eskuragarri

Recurso De Una Mujer Con Un Ordenador Por Thales Barreto CC Flickr
THALES BARRETO CC
Actualizado: martes, 9 agosto 2011 13:43

GASTEIZ, 9 Ago. (EUROPA PRESS) -

Guztira koberturarik gabe duaden Arabako 10.042 hiritarrek interneten nabigatu ahal izango dute banda zabalarekin, aisialdi, telebista zein irrati edukietara sartu ahal izango direlarik Hispasatek aireratutako satelite bati esker, lurretik 36.000 kilometroetara dagoenaren bidez, hain zuzen ere.

Zerbitzu honek ekipamenduaren doaneko instalazio eta eskuragarritasuna dauzka Plan Avanzaren finantzazioari eta Industriaren Ministerioari esker, astearte honetan Quantis teleoperatzaielak ohar baten bidez jakinarazitakoaren arabera.

Dispositibo hauen eskuragarritasuna eta instalazioa, antena paraboliko batek eta hargailu batek osatzen dutena, doanekoa da. Interesaturik dauden pertsonek 25 eurotik gorako balioa duten mega batetik zortzira arteko paketeak kontratatzeko aukera izango dute.

Teknologia horren bidez, momentu honetan koberturarik gabe aurkitzen diren Arabako 10.042 hiritarrek abiadura handian nabigatu ahal izango dute eta baita administrazio eta enpresa kudeaketak burutu ere, esate baterako aisialdi, telebista edo eta irratiko edukiez jabetu. Sistema honen bidez, kobertura arazoak dituzten 49.600 hiritar baino gehiagorentzako konpontzea lortzen da.