Koldo Amestoyk "Biribilketa" bere ikuskizun berria aurkeztuko du bihar Tolosan (Gipuzkoa)

Koldo Amestoy ipuin kontalariak Tolosara darama "Biribilketa"
TOLOSAKO UDALA
Actualizado: jueves, 7 abril 2011 11:29

DONOSTIA, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Koldo Amestoy ipuin kontalariak "Biribilketa" bere azken lana aurkeztuko du bihar Tolosan (Gipuzkoa). Emanaldia 20:30etan izango da, Kultur Etxean, Tolosa Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Ikuskizun hau moldatzeko, otsailaren 21etik 27ra eta martxoaren 7tik 12ra, Artzamendi herri-elkargoak kudeatzen duen Luhusoko "Harri Xuri" ikuskizun fabrikak antolatutako artista-egonaldietan lan egin zuen Amestoyk.

Zenbait herrialdetako kulturetan praktikatzen diren espiral erako dantzen sinboloan oinarrituta dago "Bribilketa" (karakoiltze, soka dantza, danza prima, granitula, danza del caracol, danse du labyrinthe eta abar), eta biribilketa dantzaren espirituari egokitutako ikuskizuna da.

Bertan kontatzen diren ipuinek sakontasun gutxi daukatelako lehen irudia ematen badute ere, "gogoko korapiloak desegiten, bizitzako bideetan zehar gidatzen eta lagun hurkoarekin moldatzen lagundu dezakete ipuinek".

"Aspalditik, gogo txokoan itzuli-mitzulikan ari zaizkidan ipuin, kontakizun eta istorio hauei ere bidaia bat eskaini nahian, aukera baliatuz, nire kontaketa lanean urrats berri bat aurrera egin nahi izan dut", esan du Koldo Amestoyk berak.