Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 11:42

Kolonbiako VII. Euskal Astea ospatuko da irailaren 5etik 11ra arte

   Eusko Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria den Julian Celayak Kolonbiako VII. Euskal Astea inauguratuko du igandean. Euskal Astea Bogotan ospatuko da irailaren 5tik 11ra bitartean, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, tokiko Gobernuaren ordezkariak eta hiriko Euskal Etxearen presidente Francisco Abrisketa ere izango dira ospakizunetan.

   Horrela, besteak beste, Jose Antonio Urdiain tenore bilbotarrak eta Athletic de Bilbao Euskal Etxea taldeak hartuko dute parte aste horretan, Eusko Jaurlaritzako iturriek gaur iragarri dutenez.

   Halaber, Kolonbian dagoen bitartean, Julian Celaya Medellineko (Antioquia) Euskal Etxearen zuzendaritza batzordeko kideekin eta Gaztemundu programan parte hartzen duten kolonbiar gazteekin bilduko da. Eusko Jaurlaritzak urtero abiarazten du programa hori, hainbat herrialdetako gazteek aukera izan dezaten Euskadiren errealitatea hurbiletik ezagutzeko.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.