Konstanz Unibertsitatean (Alemania) egingo den "Euskal kultura eta gatazka politikoa" sinposioa aurkeztuko da ostiralean

Sinposioaren kartela
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Alemaniako Konstanz Unibertsitatean otsailaren 13 eta 14an egingo den "Euskal kultura eta gatazka politikoa - Konstantzako euskal sinposioa" prentsaurrekoan aurkeztuko da ostiral honetan, otsailaren 10ean, Etxepare Euskal Institituaren egoitzan, Donostian. Sinposioa Etxepare Institutuak eta Konstanz Unibertsitateak antolatu dute, eta Konstanzako irakurletzaren lehen ekintza izango da. Sinposioaren kartela ere aurkeztuko dute ekitaldian.

   Arduradunak Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria eta Pere Joan Tour eta Georg A. Kaiser Konstanz Unibertsitateko katedradunak izan dira, Etxepare Euskal Institututik adierazi dutenez.

   Iragana ahaztu gabe, bakean oinarritutako gizarte bat erakitzea du helburu biltzarrak. Bertan, idazle zein unibertsitate ezberdinetako adituak bilduko dira gaiaren inguruko alderdi ezberdinak jorratzeko, besteak beste, indarkeriaren lehena eta oraina, hizkuntza, soziolinguistika, literatura edota komunikabideak.

   Aurkezpen prentsaurrekoan 10:30ean hasiko da eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendariak eta sinposioan parte hartuko duen Arantxa Urretabizkaia idazleak parte hartuko dute.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.