Kontsumo berdea eta biodibertsitatearen babesa sustatuko ditu Jaurlaritzak Berdeago 2014 azokan

Actualizado: jueves, 23 enero 2014 13:40
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Modu arduratsuan kontsumitzea, biodibertsitatea babesteko gakoak eskaintzea eta bere ingurumen politikaren lehentasunak ezagutaraztea izango dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren helburuak ostiraletik igandera bitartean Durangon (Bizkai) egingo den Berdeago 2014 jasangarritasunaren Euskadiko azokaren bigarren ediziorako helburuak.

   Landako gunean egingo den inuagurazio ekitaldian izango da Josean Galera Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea. Bere hitzetan, "euskal gizarteak duen ingurumen ardura maila handiaren erakusgarri da gisa honetako ekitaldiek izan ohi duten harrera ona".

   "Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik zazpik ingurumena babesteko ahalegin berezia egin ohi dute, Euskadiko ekobarometro sozialaren arabera", azpimarratu du.

   Berdeago azokak Landako guneko 4.200 metro koadroak beteko ditu, eta mugikortasun jasangarria eta etxebizitzen eraginkortasuna izango ditu ardatz. Berritasun gisa, hondakinei eta berrerabilerari ere tarte handia eskainiko zaie.

   Tailerrak, hitzaldiak eta standak direla medio, Berdeago 2014ren helburua bisitariak energia aurrezteari, energia berriztagarriei eta energia eraginkortasunari buruz kontzientzia da. Horretarako, azokaren egitarauak herritarren partaidetzarako eta konplizitaterako aukera emango du, energiaren aurrezkiarekin loturiko jokabideak zabaltzeko.

   Guztira, 50etik gora enpresek baieztatu dute jasangarritasunaren euskal azokan egongo direla, tartean Lauhaus, Lasian, Eki Energia, Energiaren Euskal Erakundea), Giroa, Renault edo IK4 Azterlan. Antolatzaileek 10.000 bisitari hartzea espero dute, teknologia eta jokabide jasangarriak sustatzeak ematen dituen aukera ekonomiko eta sozialak bertatik bertara ezagutzeko.

   Erakusketa guneaz gain, Berdeago azokak hitzaldi sorta bat ere eskainiko du; esaterako, EHUren Energia Berriztagarrien gradua, etorkizun hurbileko mugikortasuna edo egungo energia-eredua izango dira hizpide. Gainera, gazteenek, 5 eta 18 urte artekoek, azokaren gaiari lotuta antolatu diren tailer praktikoetan parte hartzeko aukera izango dute.

   2013an sortu zen Berdeago Oñatiko Unibertsitateko Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduko bost ikasleren ekimenez, hainbat erakundek lagunduta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durango Udalak. Lehen edizioan 38 enpresak parte hartu zuten, Euskal Herriko eta Mondragon unibertsitateez gain. Energia aurreztean eta energia berriztagarrietan interesatutako 6.000tik gora bisitari hurbildu ziren, eta energia aurrezpenaren arloko teknologia berriak eta jokabideak ezagutzeko aukera izan zuten.