Kontsumobidek ohartarazi du etxeetan led argiak jartzeko derrigortasunari buruzko publizitate faltsua banatzen ari dela

Bonbillak
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 19 marzo 2018 10:49

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Kontsumobide Kontsumoaren Euskal Erakundeak jakin du enpresa batzuek iragarkiak jarri dituztela atari batzuetan, eta etxebizitzetako argiak aldatu eta horien ordez led argiak jartzeko derrigortasunaren berri ematen dutela. Bada, Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak nabarmendu du ez dela derrigorrezkoa etxeetako bonbillak aldatu eta led argiak jartzea.

"Mota horretako argiak eskuratzeak ekar dezakeen gastu ekonomiko garrantzitsua dela eta, horiek jartzea derrigorrezkoa ez dela jakinarazi nahi dizuegu", azpimarratu du kontsumoaren euskal erakundeko zuzendariak.

Era berean, gogorarazi du etxeetara eginiko bisitetan egiten diren erosketak merkataritza establezimendutik kanpo egiten diren kontratutzat jotzen direla, eta, beraz, 14 egun daudela uko egiteko eskubidea baliatzeko, alegia, produktua itzultzeko, arrazoirik baliatu gabe eta zehapenik jaso gabe. Gainera, 14 eguneko epean erosketa eraginik gabe utziz gero, lotutako finantzaketa kontratua ere baliogabetzen da, halakorik egonez gero. Eskubideen urraketa dela eta, erreklamazioa aurkeztu ahalko da Kontsumobiden.