Korrikaren urtemuga jaia, otsailaren 11n Irungo Ficoban

Urteurren jaiaren kartela
KORRIKA
Actualizado: martes, 17 enero 2017 12:00

   DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Korrikaren urteurrenaren jaia ospatuko da otsailaren 11n Irungo Ficoba erakustazokan, "ideia ero bezain zoragarria izan zuten horiek omentzeko eta Korrikazale amorratuok festa giroan elkartzeko asmoz". Izan ere, 1980ko azaroaren 29an egin zen lehen Korrika, eta, 37 urte igarota, martxoaren 30ean abiatuko da 20. Korrik.

   Edizio biribil hori dela eta, Korrikaren urtemuga jaia ospatuko da. Jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Jaia 13:00etan hasi eta 19:30 aldera amaituko da, Korrikaren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 euro izango da, eta antolaketa lanak errazteko, izena emateko gunea prestatu da www.korrika.eus webgunean.

   Korrikaren arduradunek azpimarratu dutenez, "20. edizioko ospakizunean elkartuko gara, AEK eta Korrika maite ditugunok ez dugu hutsik egingo eta". Horrela, aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu da Ficobako deialdia indartzeko.