Korrontzi, Oreka TX, DJ Makala eta Euskadiko Soinuak Womex azokaren 20. edizioan izango dira, Santiagon (Galizia)

Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 11:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Womex azoka ibiltariak 20 urte beteko ditu aurten, eta 2014ko edizioa asteazkenetik igandera bitartean egingo da Santiago de Compostelan (Galizia), eta, ohi bezala, euskal musika ere bertan izango da, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin. Alde batetik, Korrontzi, Oreka TX eta DJ Makala taldeen kontzertuak eskainiko dira, eta bestetik, Euskal Herriko enpresa batzuk Euskadiko Sonuak standa izango dute eskuragarri.

   Etxepare Euskal Institutuak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.

   Womex munduko musikei eskainitako topaketa profesionala da, nazioarteko azokaz gain, kontzertuak eta showcase saioak antolatzen dituena. Topaketak 90 herrialde ezberdinetako 2.500 inguru ordezkari eta 1.260 enpresa espero ditu aurten, horien artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 kazetari inguru. Gainera, DJ Womex Summit topaketa, film emanaldiak edo 25 herrialdetako 80 adituen hitzaldiak eta aholkularitza saioak ere eskainiko dituzte azokan.