Kukai eta Tanttaka taldeek "Hnuy Illa" dantza ikuskizuna daramate gaur Bilboko Arriagara

Foto: ARRIAGA ANTZOKIA

BILBO, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka Teatroa taldeak Joseba Sarrionaindiaren "Hnuy illa nyha majah yahoo" (Zaindu zaitez yahoo maitea) liburuko zenbait olerkitan oinarritutako "Hnuy Illa" dantza ikuskizuna taularatuko dute gaur, otsailaren 9an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian.

   Olerki horiek inspiratu zuten muntaiaren zuzendaria den Mireia Gabilondo, eta poetaren motiboak zeharkatuko dituen ibilbide bat sortu zuen inspirazio horren emaitza gisa. Jon Maya Kukai konpainiako koreografo eta dantzariak pausoak jarri dizkie olerkiei. Iñaki Salvador musikari eta konpositoreak melodiak eman dizkie hitzei eta David Bernues ikus-entzunezko errealizatzaileak irudiak jarri ditu.

   Hala, olerkiek, dantzak, irudiek eta musikak elkarrekin bidaiatuko dute eszenatokian, elkarrekin komunikatuz eta elkar sostengatuz, eta dantza izango da ikuskizuneko lengoaia nagusia, izaera garaikide markatua duen euskal dantza tradizionala, alegia.

   Kukai dantza taldeak eta Tanttaka Teatroa konpainiak elkarrekin prestatu dute "Hnuy illa", eta lan honek jarraipena eman diote aurreko bi obrekin ("1937 gogoaren bideziderrotatik" eta "OTEhITZAri BIRRAKA") ekindako bideari. "Hnuy illa" Joseba Sarrionaindiaren poesian oinarritutako dantza ikuskizuna da, eta bertso iradokitzaileak eta narratiboak jasotzen ditu, kantatzeko, errezitatzeko edota intuitzeko modukoak.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.