Kursaal Fundazioak "Soldadu baten istorioa" haur ikuskizunarekin hasiko du 2012ko denboraldia

Actualizado: viernes, 3 febrero 2012 14:24
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Kursaal Fundazioak 2012ko denboraldia inauguratuko du larunbat honetan, otsailaren 4an, "Soldadu baten istorioa" izenburuko haur ikuskizunarekin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

   Stravinskiren "Soldadu baten istorioa" obraren egokitzapen bat da. "Soldadu baten istorioa" Igor Stravinskik 1918an konposaturiko obra bat da, biolin, kontrabaxu, fagot, tronpeta, tronboi, klarinete, perkusio eta antzezle-talde batentzat. Zirkua edo feria gogorarazten duen musika da.

   Testua Charles Ferdinad Ramuzena da, soldadu bati eta, bere engainuen bidez, azkenean soldaduari arima kenduko dion deabruari buruzkoa. Istorio honen bitartez jakinarazi nahi da nolako arriskuak dituen aberastasunak eskuratzeko irrika mugagabeak.

   Per Poc txotxongilo talde katalanak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko (EOS) musikariek gauzatuko dute obra berezi hau, "gerra arteko garaian ekonomia-bitarteko gutxirekin sortua, baina bikaina hala ere bere musika-kontzeptuan", Kursaal Fundaziotik adierazi dutenez.

   Santi Arnalek sortu zuen Per Poc txotxongilo taldea 1989. urtean, Harry V. Tozer maisuarekin trebatu ondoren. Txotxongiloaren mundua ezagutarazteko interes hau dela medio, hainbat obra egin ditu arte plastikoekin, zinemarekin, musikarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin elkarlanean.

   Musikaren munduan egin dituen lanen artean, Per Poc taldeak beste obra garratzintsu batzuk ere produzitu ditu: Brittenen "Tximinia-garbitzailea", Mendelssohnen "Udako gau bateko ametsa", Txaikovskiren "Intxaur-kraskailua" eta Prokofieven "Pedro eta otsoa". Bere ikuskizunak ospe handiko antzokietan izan dira, besteak beste, Vienako Konzerthaus-en, Moskuko Antzoki Nazionalean, Bartzelonako Palau antzokian, Castell de Peralada jaialdian, Lizeoko Antzoki Handian, Madrilgo Errege Antzokian edota Bartzelonako Grek jaialdian.

   Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritzeaz gain, 20tik gora orkestra sinfonikorekin aritu da elkarlanean talde katalana. Haien artean bereziki aipagarriak dira ORF Radio-Symphonieorchester Wien, Wiener Kammerphilharmonie, Taipei Symphony Orchestra, Orquesta Sinfónica del Principado de Asturias, Bilboko Orkestra, Galiziako Real Filharmonia, Orquestra Simfònica del Vallès, Orquesta Filarmónica de Bogotá, Orquesta Sinfónica Nacional de Panamá eta Orquesta Sinfónica de Tenerife.

   Gainera, zineman, Per Poc taldea Terry Gilliamekin aritu da lanean, "The man who killed Don Quijote" filman. Lan horren parte bat "Lost in La Mancha" dokumentalean ikus daiteke.