Kutxabankek 11.000 plaza eskainiko ditu udalekuetan, eguneko campusetan eta hizkuntza ikastaroetan

Actualizado: jueves, 3 marzo 2016 13:50

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Kutxabank erakundearen Gaztedi egitarauak 3 eta 18 urte arteko neska-mutilentzat udaberria zehar egingo diren prestakuntza, aisialdi eta kirol jardueraz osaturiko eskaintza zabala izango du, eta Gipuzkoan, gainera, jaio berrientzat uretako jarduera bereziak eskainiko dira. Finantza taldearen bezero gazteenek 11.000tik gora plaza izango dituzte, eta eskaerak egin ahal izateko epea ostegun honetan hasi da, BBK, Kutxa eta Vitalen web orrietan. Bertan ikus daitezke egitarau osoa eta jarduera bakoitzaren zehaztasunak.

   Horrela, Kutxabank hasi da jada Gaztedi egitarauaren 102.000 katalogo bezero gazteenen etxeetara bidaltzen. Bertan azaltzen dira kirol eta mendi udalekuen, futbol, saskibaloi edo triatloi campusenak, sormenezko campus artistikoenak, teknologia, arkitektura edo sukaldaritzako tailerrena, edota hipika, piraguismoa, kayak eta bela jardueren xehetasunak.

   Ekintza gehienak euskaraz egingo dira, eta batzuek atzerriko hizkuntzen erabilera sustatzeko espresuki sortu dira, ingelesa edota alemana ikasteko, esate baterako. Familia osoak goza ditzaten, gurasoei eta seme-alabei zuzendutako jarduerak ere aukera daitezke.

   Bezero guztientzak komunak diren jarduerekin batera, Kutxabankek egitarauak prestatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako, besteak beste, Hizkuntza Institutua Fundazioaren "Explorers Campusa" edota Artiumen Teknologia Campusa Araban; Athletic edota Bilbao Basketen campusak Bizkaian; eta Kutxa Kultur jarduerak Tabakaleran eta Kutxa Ekogunean, edota Eureka! Zientzia Txokoak Zientziaren Museoan Gipuzkoan.

   Halaber, saskibaloia atsegin duten gazteek kirol campus ofizialetan eman dezakete izena: camus hauek Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin eta Bilbao Basket bezalako taldeekin elkarlanean egingo dira.

HIZKUNTZA IKASTAROAK

   Bestalde, ingelesa, frantsesa edota alemana ikasten jarraitu nahi dutenentzat, hizkuntza ikastaroek 1.500 baino gehiagora zabaldu dituzte eskaintzen dituzten plazak. Atzerriko familia elkarbizitza programen bidez edota Tarazonako kanpalekuetan (Aragoi) eta Dueñan (Palentzia) egiten diren egonaldien bidez, ikastaro hauek ordaintzeko erraztasunak ematen dituzte, 3 eta 12 hilabeteko epean amortizatu daitezke eta. Kasu guztietan, izen emateak Kutxabank taldeko webguneetan egingo dira.

   Halaber, BBK-k eta Kutxak kudeatuta, Sukarrietako eta Arotz-Eneako udalekuek 2.500 plaza eskainiko dituzte sei eguneko egonaldietan. Gaztedi egitarauko gainerako jarduera guztietan bezala, izen emateak www.bbk.eus, BBK, Kutxa eta Vitalen web orrien bidez bideratu ahal izango dira. Eskaerak bidaltzeko epea apirilaren 4an amaituko da.

   Kutxabanken eskaintzaren aurtengo berrikuntza nagusienetakoa, Kutxaren Arotz-Eneako udalekuan 9 eta 14 arteko gazteentzat egingo diren triatloi udalekuak izango dira.