Kutxabankek 45 milioi euro banatuko ditu, BBK-k, Kutxak eta Vitalek gizarte ekintzak kudea ditzaten

Actualizado: jueves, 19 febrero 2015 17:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Kutxabanken Administrazio Kontseiluak bankuaren jabe diren BBK, Kutxa eta Vital Kutxa banku fundazioei 45 milioi euro bideratzea proposatuko du, beren gizarte ekintzak kudea ditzaten. Kopuru hau iazkoa baino %66 handiagoa izango da eta berriro urteko irabazi garbien %30ean kokatuko da.

   Horrela, euskal finantza taldeak mozkinak banatzerakoan Europako Banku Zentralak egin dituen gomendioak onetsiko ditu; azken ekitaldian, dibidenduen banaketa egiterakoan Espainiako Bankuak urteko irabazien %25era mugatzeko gomendioa egin zien finantza erakundeei, Kurtxabankek gogorarazi duenez.

   Ikuskatzaileak ezarri dituen hiru kaudimen maila desberdinen baldintzak gainditu egiten ditu Kutxabankek, eta beraz, "askatasuna dauka irabaziak irizpide kontserbadoreekin banatzeko". Horrek Europako Banku Zentralaren arabera esan nahi du "finkatu diren kaudimen baldintzak arriskuan ez ipintzea, ezta testuinguru okerrenetan ere".

   Horregatik guztiarengatik, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak dibidendu hori banatzeko proposamena egingo du, uste baitu "bere akziodunentzat errentagarritasun egokia eta jasangarria sortzea bateratzen dituela, bere jardueraren jarraipena bermatzeko ezinbestekoa den kaudimen maila mantenduz, ikuskatzaileek eta araudiek gero eta eskakizun zorrotzagoak egiten dituzten testuinguruan".

   2012an sortu zenetik, Kutxabankek 128 milioi euro banatu ditu guztira bankuaren jabe diren euskal aurrezki kutxen artean -orain Banku Fundazio bilakatuta-, hauek kudeatzen baitituzte hiru gizarte ekintzak. Kutxabanken inbertsio soziala egonkor mantendu ahal izan da, bere sendotasunari esker eta kaudimenean duen lidergoa baliatuz.

   Bateratu osteko lehen ekitaldian Kutxabankek 55,8 milioi euro bideratu zituen gizarte ekintzetara, 2012ko irabaziei zordunduta. Zenbateko honi 2014ko abenduan egin zen 27,09 milioi euroko ordainketa batu zitzaion, 2013ko emaitzei zordunduta, bai eta 2014ko mozkinei kenduta banatuko diren 45 milioiak ere.

   Estatuko gizarte dibidendu handiena da erakundearen tamaina aintzat izanez gero. Horrez gain, finantza sistema osoan ratio onena du inbertsioaren zenbatekoa eta izango lituzkeen onuradunak neurtuz gero.