Kutxak euskal kutxen bat egiteak Gipuzkoari ekarriko dizkion onuren berri emateko kanpaina bati eman dio hasiera

Actualizado: jueves, 21 julio 2011 19:36

BILBO, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Kutxek hasi duten integrazio-prozesuan inplikaturik dauden edo zuzenean parte hartzen duten kolektibo zein interes taldeetan eragin eta informatzeko helburua duen komunikazio-plan bat jarri du abian .

Modu horretan, Kutxa Bank SA bankuaren integrazio-kontratua onartzeko Erakundearen Administrazio-Kontseiluak izan dituen arrazoiak publikoki eman nahi ditu ezagutzera, laster deituko den Kutxaren ez-ohiko Batzar Nagusiaren berrespena lortzeko asmoarekin.

Kolektibo ezberdinak izango dira Kutxaren komunikazio-kanpaina honen hartzaileak, hala barruko nola kanpoko eremuetakoak. Lehenengoen artean daude, besteak beste, hango enplegatuak, horiek ordezkatzen dituzten sindikatuak, Batzar Nagusian ordezkaritza duten taldeak, erakunde fundatzaileak, enpresa partaidetuak, fundazio eratuak edota Kutxak partaidetzen dituenak, besteak beste.

Kanpoko kolektiboei dagokienez, ordea, Kutxako bezeroak, hornitzaileak, enpresa laguntzaileak, alderdi politikoak eta elkarteak, administrazio publikoak, udalak, hedabideak eta abar dira hartzaileak.

Aste honetan bertan plazaratzen hasi den komunikazio-planak, guztiok daukagun erantzukizuna azpimarratu nahi du, norberaren posizio eta egitekotik abiatuz, erabaki bat, hau da, Kutxa Bank sortzerena, guztioi dagokigun ardura, izan ere erabaki oso garrantzitsua izango baita hori Gipuzkoako Lurraldearentzat balioa eta ondasuna sortzeko ahaleginean.