Kutxari buruzko erabakiak "patxadaz, gardentasunez eta aukera guztiak aztertuta" hartu behar direla dio Garitanok

Martin Garitano
Foto: EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 21 julio 2014 14:24
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

   Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi du Kutxari buruzko erabakiak "patxadaz, gardentasunez eta aukera guztiak ondo aztertuta eta eztabaidatuta" hartu behar direla, eta Xabier Iturbe Kutxako presidenteak aste honetarako deitu nahi duen Administrazio Kontseilauren bilera atzeratzeko eskatu du.

   Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Iturbek Administrazio Kontseiluaren bilera egin nahi du omen du asteazkenean, uztailaren 23an, Banku Fundazio berriaren estatutuak aztertzeko asmoz.

   Ildo horretan, Gipuzkoako Aldundiak "ez du ulertzen zer dela eta halako presa, legeak abenduaren 29ra arteko epea ematen duelako hartu beharreko erabakiak hartzeko. "Kutxak funtsezko erabakiak hartu behar ditu, gipuzkoarren etorkizuna baldintza dezaketenak, eta beraz, prozesu hori patxadaz, gardentasunez eta aukera guztiak ondo aztertuta eta eztabaidatuta egin behar da", nabarendu du Garitanok.

   Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du txosten juridikoa egiten ari dela Kutxa kontrol sozialaz eta publikoaz jarraitzeko aukera guztiak sakon aztertzeko, eta ondorioak irailean ezagutuko direla. "Horregatik, are ulertezinagoa da orain presaka ibiltzea eta txosten horren emaitza ezagutu gabe erabakiak hartzen hastea", gaineratu du Garitanok.

   Diputatu nagusiak jakinarazi duenez, Iturberi gutuna bidali dio Administrazio Kontseiluaren bilera atzeratu eta iraileko bigarren astean egin dezala eskatuz. "Ez dago presarik. Bost hilabete ditugu oraindik erabakiak hartzeko. Asko dugu jokoan eta Kutxaren izaera publikoari eusteko aukerak ondo aztertu behar ditugu. Arduraz jokatu behar dugu", esan du.

   Gipuzkoako Foru Aldundiak azpimarratu du Kutxak erakunde publikoa izaten jarraitu behar duela eta ezin dela "gutxi batzuen esku" geratu, "ezin die elite baten interesei erantzun, baizik eta gipuzkoarren eta Gipuzkoako ekonomikoaren zerbitzura egon behar du".

   Diputatu nagusiaren hitzetan, "pribatizazioa kolpe latza izango litzateke Gipuzkoako gizartearentzat, eta kontrol sozial eta publiko bermatzeko aukera, egon, badago". "Beraz, borondate politikoa da kontua. Asko dugu jokoan. Gure etorkizuna erabat baldintzatuko duten funtsezko erabakiez ari gara. Abenduaren 29ra arte epea dugu. Beraz, arduraz eta gardentasunez joka dezagun denok", gaineratu du.