LAB ez da elkarrizketa sozialeko mahaian izango, "kapitalak eskatzen dituen" politikak bakarrik bilatzen baditu

Ainhoa Etxaide
Europa Press
Actualizado: jueves, 17 enero 2013 14:52

DONOSTIA, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ziurtatu du bere sindikatua ez dela elkarrizketa sozialeko mahai batean eseriko, "kapitalak eskatzen dituen" politiken inguruko akordioak bakarrik bilatu nahi baditu, hau da, lan erreforman eta murrizketetan oinarrituriko politiken ingurukoak.

Etxaidek Donostian egin ditu adierazpenok, sindikatuaren egoitzan, Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarekin izandako bileraren ondoren. Topaketa "adeitsua eta diplomatikoa" izan dela esan du Etxaidek.

LABeko idazkari nagusiak elkarrizketa sozialeko mahai batean parte hartzeko sindikatuak dituen "baldintzak eta jarrerak" azaldu dizkio Aburtori. Hala, "bide propioa" egitearen alde daudela esan dio, "guztion artean adostua, demokratikoa eta, beraz, murrizketa politiketatik eta lan erreformatik kanpo".

Horrela, bere esanetan, "elkarrizketa sozialeko mahaia bide horrek eskatzen dituen akordioak egiteko eratzen bada, LAB esertzeko prest dago", baina, aitzitik, bere helburu bakarra "politika berberak egitea eta sindikatuak beste eremu batzuetan ezarritako eta erabakitako politikei laguntzeko besterik ez badaude", LABek ez du parte hartuko.